Eskultura aterpe eske

Guaixe 2010eko ekainaren 3a

Joan zen ostegunean Altsasuko foruen plazako eskultura aztertzen egon ziren Ulibarrena eskulturagilea eta Enrike Zelaia musikaria. Eskulturagileak Nafarroako egunkari batean adierazi duenez, "eskulturak berrikuntza behar du". Urteetan Altsasuko plazan egon zen intxaurrondo zaharrarekin egin zuen eskultura, "baina intxaurrondoa barrurakoz ura da" adieraz izuen. Eskultorearen hitzetan, irudiaren iparreko aldea hondatuta dago. "Galdu diren bi irudi berregin beharko lirateke eta egokia litzateke kobrezko txapela jartzea, euritik babesteko" adierazi zuen.1991ean bota zuten Altsasuko Foruen Plazan zegoen intxaurrondoa. Altsasuko memoria historikoaren parte zelakoan, hura gorde eta eskultura forma eman zioten. Ulibarrenaren eskulturak bi zati ditu. Lehenengoa altsasuarren nortasuna adierazten du eta bigarrenak herriko festak irudikatzen ditu.