Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lau urte festarik gabe egon ondoren, ekaineko lehen asteburuarekin batera ospakizunak bueltatuko dira Carbonilla edo Txunkai auzora. Antolatzaile talde berriak hartu du festak antolatzeko berria. Ez dute izanen 2005era arte festak antolatzeko ezin bestekoa izan zen Patxi taberna, baina guztia antolatzeko moldatu dira. Egitaraua12:00etan   Txupinazoa eta buruhandiak. 12:30etik 14:00etara Txutxin y los Charros taldearen mexikarrak. 14:30ean   Herri bazkaria, korazonisten frontoian.16:00etan   Mus txapelketa azkarra.16:30etik 19:30era Puzgarriak17:00etan    Txokolatada eta Hodei azti handia.17:15ean   Rabiosa jaurtiketa.18:00etan   Goitiuren jaitsiera.18:30etik 20:00era Herri Kirolak.20:00etan   Sari banaketa20:00etatik 22:00etara dantzaldia Azabache taldearekin. 24:00etatik 2:30era dantzaldia Azabache taldearekin.23:30etik 2:30era Kixketa eta Disaster Krew taldeen kontzertuak. 2:30etik aurrera Sakanako Djak: Anabea, Anakleto eta Aiert. Txakurren eguna11:00etatik 19:00etara haur autisten aldeko jarduera izanen da korazonisten ikastetxean, Altsasuko PeÃek antolatuta.