Landare eta zuhaitzak ezagutzen

Guaixe 2010eko ekainaren 4a

Ekainaren 5ean, larunbatean, 16:30ean, Altsasuko Hiru Bidetik aterata.Altsasuko Kima Euskara Taldeak Ibilbide Botaniko berria antolatu du bihar arratsalderako. Ekimena, ibilian-ibilian, gurean dugun landaretza bertatik bertara ezagutzean datza: non sortzen diren, haiei buruzko xehetasunak eta abar. Eta guztia dermioan barna paseo eder bat emanez. Inguruko landare eta zuhaitzak ezagutzeko aukera ederra da.Aurtengo bigarrenaIazko esperientziaren positiboaren ondoren, Kima Euskara Taldeak egitasmoa berreskuratu du aurten. Apirilaren 24an egin zen lehen Ibilaldi Botanikoa. Bost pertsona bildu ziren eta Altsasu eta inguruak beste modu batera ezagutzeko parada izan zuten. Hurrengo saioa bihar izanen da. Hiru Bide inguruan jarri dute hitzordua, 16:30ean. Handik, oinez, Dermau aldera joko dute, inguru hartako landarediaren berri jasotzeko. Botanika ibilbideetan parte hartzeko ezinbestekoa da euskara jakitea, azalpenak hizkuntza horretan emanen baitira. Azalpenez gain, zenbait material ere jasoko dute parte-hartzaileek. Izen-emateawww.altsasukokima.com orrian edo altsasuneuskaraz@euskalerria.org postaren bidez eman daiteke izena.