Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ikasturte osoko lanaren ondoren, Etorkizuna Dantza Eskolako dantzari txikiak kurtsoa despeditzear daude. Ikasturtearen amaieran ez da besarkada tristerik, ez negar zotinik izanen; alderantziz, alai-alaia izanen da agurra: dantzan amaituko dute ikasturtea. Gaur arratsaldean, dantzaldia eskainiko dute Altsasuko plazan. Ikasturtean landutako guztiaren emaitzaz gozatzeko aukera ederra izanen da.Datorren ostiralean Etxarrin eskainiko dute dantzaldia. 40 dantzariEtorkizuna Dantza Eskolak bi talde ditu, bat Altsasun eta bestea Etxarri Aranatzen. Hurrenez hurren 5-14 urteko 26 eta 12 dantzari daude taldeetan. Ikasturtean zehar landutakoaren erakustaldia emanen dute gaur arratsaldean. Ikasturte honetan Sakanan ez ezik, Euskal Herriko zenbait txokotan eman dituzte dantzaldiak. MatrikulaEtorkizuna Dantza Eskolak 2010-1011ko matrikulazio epea ireki du. Haur, gazte nahiz helduendako ikastaroak eskaintzen dituzte. Interesatuek ekaina osoa dute izena emateko. Informazioa eta matrikula orriak Altsasuko Iortia kultur gunean eta Etxarri Aranazko udaletxean.