Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zelandi eskola publikoko guraso elkarteak larunbaterako Ezkirozko baserri-eskolara irteera prestatu zuen. 3 eta 6 urte arteko 42 haur eta 10 begiralek joan ziren txangoan. Eskirotzera iristean trenbidea pasa behar zuten. Horretan hasi zenean, 10:42ean, tren bat zetorrela adierazten duten soinu eta argi seinaleak martxan jarri ziren. Bihurgunea hartzen ari zen autobusak koxka bat jo zuen eta ez aurrera ez atzera gelditu ziren. Orduan trenbide pasako barrerak jaitsi ziren eta batek autobusaren alde bat jo zuen. Egoeraz ohartuta zenbait oinezkok barrera kendu zuten autobusa askatzeko asmoz. Bitartean hurbiltzen ari zen Alvia trenak garaiz gelditu zen, trenbide pasa baino 200 metro lehenago. Guztia susto bat izan zen eta Zelandi eskolakoek irteeraz gozatzeko aukera izan zuen.