Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan jokatu da Altsasu Saskibaloi Klubak (CBASK) antolatutako Altsasu I. Saskibaloi Torneoa. Ondoko taldeek hartu zuten parte: Ardoi (Zizur) klubeko bi talde, IES V. Ebro Genesis (Tutera) taldea, C.B. Irurtzun taldeko bi talde, Cayon (Kantabria) taldeko sei talde eta CBASK-Clientes CAN Alsasua (Altsasu Saskibaloi Kluba) taldeko sei talde. Lehiaketa triangularra izan zen. Maila bakoitzean denak denen kontra aritu ziren, eta onena izan zen irabazle. Premini, mini, benjamin, kimuak eta haurrak lehiatu ziren, eta guztira 300 haur inguru bildu ziren Altsasun. Partidak larunbatean eta igandean jokatu ziren, eta kanpotik etorritako haurrek Otadiko Kristo Deuna aterpetxean eta Korazonistetan hartu zuten ostatu. Kirolariek maila oso polita eman zuten kantxan, eta giroa ere ederra izan zen. "Larunbatean sekulako beroa egiten zuen, kantxa barruan baita ere, eta horregatik ikusle gutxiago egon ziren, baina igandean zalez lepo zegoen Zelandi kiroldegia, primerako giroarekin" azaldu du CBASK-eko Amaia San Romanek. "Torneoarekin saskibaloi jokalarien arteko anaitasuna bultzatu nahi genuen. Iaz Kantabriako Astillerosen izan ginen eta aurten hemen hartu ditugu kantabriarrak, gainerako taldeekin batera. Helburua bete da, haurrek elkarren artean primeran pasa dutelako eta harreman oso onak izan dituzte. Gainera, 300 haur ziren guztira eta oso ongi portatu dira" gaineratu du San Romanek. Torneoko sailkapenaBenjamin mutilak: 1. Clientes CAN Altsasu. 2.Cayon. 3.ArdoiPremini neskak: 1.Ardoi. 2.Cayon. 3.Clientes CAN Altsasu.Premini mutilak: 1.Cayon. 2.Clientes CAN Altsasu. 3. IrurtzunKimu neskak: 1. Clientes CAN Altsasu. 2.Irurtzun. 3.CayonHaur mutilak: 1.Clientes CAN Altsasu I. 2. Clientes CAN Altsasu D. 3. Cayon.Haur neskak: 1.Genesis. 2.Clientes CAN Altsasu. 3.Cayon.Tiro txapelketaBenjamin mutilak: Asier Martinez (Ardoi)Premini neskak: Amaia Razkin (Ardoi)Premini mutilak: Andre Antolin (Cayon)Kimu neskak: Naroa Facenda (Irurtzun)Haur mutilak: Jorge Misiego (Clientes CAN Altsasu)Haur neskak: Maria Barrero (Cayon)