Altsasu, Tarragonan garaile

Guaixe 2010eko ekainaren 9a

Maiatzaren azken asteburuan Tarragonako La Selva del Campen jokatutako saskibaloi txapelketan aritu zen Altsasuko Saskibaloi Taldeko (CBASK) mutilen haur mailako taldea. Sei talde aritu ziren guztira, bi multzotan banatuta, eta hasieran multzo bakoitzaren barruan ligaxka jokatu zen. Onenak finalerdietarako sailkatu ziren, tartean Altsasuko taldea, eta finalean garaileak izan ziren altsasuarrak. Ligaxkako lehen partidan C.B. La Selvak 64-47 hartu zuen menpean CBASK eta bigarren partidan C.B Marcelinari 42-75 irabazi zion CBASKek. Finalerdietan, C.B. Pare Manyanet taldeari 42- 61 irabazi zion CBASKek, eta C.B. La Selvaren kontra jokatutako final handian 40-63 gailendu ziren altsasuarrak.