Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Gaztetxean kontzertu gaua izanen dute biharkoa. Bi talde igoko dira oholtza gailera: Segismundo Toxicomano eta The Sekta.Lakuntzako The Sekta taldea arduratuko da giroa berotzeaz. Iaz aurkeztu zuen bere burua Lakuntzako gazteen taldeak eta denbora gutxian kontzertu asko eskaini dituzte. Zerrenda horretan sartuko da biharko kontzertua. Segismundo Toxicomanok azken lana ekarriko du Altsasura, Una bala izenekoa. 2009ko irailean ikusi zuen argia disko autogestionatuak. Orduz geroztik kontzertuetan doan banatzen dituzte diskoak.