Ikasturtea agurtzeko musika

Guaixe 2010eko ekainaren 11

Altsasuko Udal Musika Eskolak ikasturte amaierako kontzertua ospatuko du datorren asteazkenean, Altsasuko Iortia kultur gunean. Kurtso osoan egindako lanaren erakusgarri izanen da kontzertua. Bertan ahalik eta ikasle gehienek parte har dezaten, musika eskolak lehentasuna eman die taldeei. Denetariko taldeak entzuteko aukera izanen da, albokena, txistulariena, gitarrena, gaitena, saxofoiena eta talde mistoak. Txikiak, fanfarrea eta eskolania entzuteko parada ere izanen da. Euskal doinu ezagunak eta nazioarteko melodiak tartekatuko dira. Kontzertua amaitzeko, oholtza gainera igoko dira irakasleak ere eta Sorotan Bele taldearen Arratsalde honetan kanta joko dute. Musika eskolako ikasleek eta, zergatik ez, ikusleek, jarriko dute ahotsa.ZuzeneanAzken entzunaldietan txiki geratu zaie areto handia. Aurten inor kanpoan gera ez dadin, Iortiako areto txikiko pantailan emanaldia zuzenean eskaintzea erabaki dute. Leku falta ez da arazo izango, ezta ordutegia ere. Izan ere, Altsasuko Musika Eskolak kontzertua grabatuko du eta web orrian ikusgai egonen da. Beraz, aukerak badaude kontzertuaz disfrutatzeko. www.altsasumusikae.comEkainaren 14an mustuko dute Altsasuko Musika Eskolaren web orria.