Haur eskolarako iaz jasotako diru-laguntza bueltan

Guaixe 2010eko ekainaren 16a

Altsasuko Udalak 203.065,51 euro bueltatu dizkio Hezkuntza Departamentuari. Iaz jaso zuen diru hori haur eskolako lanak egin ahal izateko. Baina aurreikusitako epean aurrekontuaren %25 exekutatu ez zenez (312.407 euro justifikatu behar zituen eta 198.000 euro besterik ez zituen justifikatu), jasotako laguntza bueltatu behar izan du udalak. Diru hori itzuli eta gero udalak aurtengo diru-laguntza deialdira aurkezteko aukera izanen du. Estatuko funtsetik udalak jasotako diru zati bat, 256.338,78 euro, Altzania eraikinaren egitura sendotzeko izan da. Dagoeneko Ariam enpresa horretan ari da. Lau hilabetetan despeditu beharko du. Bitartean Eycons enpresarekin zuen kontratuaren suntsiaraztea eta hark jarritako bermea beretzat gelditzea erabaki du Altsasuko Udalak. Eycons enpresa izan zen haur eskolako lanak egiten hasi eta gero itxi egin zuena. Udalak orain haur eskolako lanak berriro emateko deialdia eginen du. ModuluakHaur eskolako lanei berrekin bitartean, Altsasuko Udalak zerbitzua Zelandi eskolako patioan jarritako moduluetan emanen du. Lau unitate dira, baina bosgarren bat gehitzea posible den aztertzen ari da udala. 65.000 euroko aurrekontua du lau moduluen alokairuak.