Gorenak Lezaldeko plan partziala berretsi du

Guaixe 2010eko ekainaren 15a

Altsasuko Udalak 2004an onartu zuen Lezaldeko hiri-ordenazioko plan partziala berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak. Madrilgo auzitegiak Nafarroako Auzitegi Gorenaren epaia berretsi du. Plan partzialaren kontra helegitea hainbat lurjabek jarri zuten. Lezalde sektoreak 59.312 metro karratuko azalera du, suhiltzaileen parkearen ondoan. Bertan 77 etxebizitza aurreikusten dira, gehienak familiabakar isolatuak, eta baita elkarren ondoko 12 etxebizitza. Urbanizazio lanak 2006ko udan hasi zituen Coyser enpresak, 1,9 milioi euroren truke. Baina lur-jabeen talde batek geldiarazi zituzten eta epaitegiek geroago. Lur mugimendu batzuk egin baziren ere, orduz geroztik ez da han inolako lanik egin.ZarataLezalde Sakanako Autobia (A-10) ondoan dago. 2004az geroztik lehen mailako errepide sare nagusiaren ondoan dauden urbanizazioetan zarataren eragina neurtu beharra dago, gero beharrezko neurriak hartu ahal izateko. Nafarroako Gobernuak ikerketa hori urte bat barru despeditua izanen du.