Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udalak kirol jarduera zabala antolatu du udarako. Alde batetik, urari lotutako makina bat ikastaro izanen dira, igeriketa eta aquagym klaseak tartean, eta bestetik beste motako ikastaroak, soinketa leuna, GAP eta ziklo indoor, tartean. Uztailean igeriketa ikastaro eskaintza zabala izanen da Zelandi kiroldegiko igerilekuetan: 16 urtetik gorako helduendako igeriketa; 55 urtetik gorako pertsona nagusiendako igeriketa; jaioberriendako igeriketa (6 eta 36 hilabete artean); aurre-eskolarrendakoa (3 eta 4 urte bitartean); eskolarrendakoa (5 eta 11 urte bitartean); eta gazteendakoa (12 eta 15 urte bitartean). Horretaz gain, aquagym klaseak izanen dira. Ordutegi aukera zabala dago, eta, jakina denez, bazkideek bazkide ez direnek baino merkeago ordaindu beharko dute inskripzioa. Bestalde, ondoko ikastaroak eskainiko dira Zelandi kiroldegian: ziklo indoorra, GAP eta soinketa leuna. Plaza mugatuak izango dira eta izen ematearen arabera beteko dira. Ikastaroak 4 astekoak izango dira eta uztailaren 5ean hasiko dira, astelehenarekin. Bazkideek ekainaren 14tik aurrera eman beharko dute izena, eta bazkide ez direnek ekainaren 17tik aurrera. Ordainketa eskuan eginen da.InformazioaInformaziorako eta inskripzioetarako Zelandi kiroldegira jo daiteke (948.562.786 telefonoa edo harrera@ataboaltsasu.com posta elektronikoa).