Maiatzaren 22an Nafarroako Kirol Jolasen Zirkuitu Irristaketako finalak jokatu ziren, eta Ines Moreno (Altsasu Irristaketa Taldea) hirugarrena izan zen 1.500 metroko lasterketan. Brontzezko domina hori larunbatean jaso zuen Ines Morenok, euriagatik bertan behera geratu zen Antsoaingo irristaketa topaketan.Sakanako irristalarien hurrengo zita Zangoza izanen da. Igande goizean, ekainaren 20an, Zangozako Irristaketa Trofeoa dago jokoan. Kategoria guztietako irristalariak ariko dira, mini mailatik hasita seniorretara. Sakanako irristalari klubetatik 25en bat irristalari aritzea espero da.