Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakana Iskiza Gimnasia Erritmikoko Klubak kurtso bukaerako erakustaldia eginen du astelehenean, ekainaren 21ean, 18:00etatik aurrera Altsasuko Burunda pilotalekuan. Denboraldiari agur esateko koreografia ederrak prestatu dituzte. Horregatik, sakandar guztiei jaialdi eder honetara hurbiltzeko deia egin diete. Sakanako hainbat herrietako 4 eta 12 urte bitarteko haurrek osatzen dute kluba, eta hain zuzen ere Iskizako 75 gimnastek hartuko dute parte jaialdian. Taldekako naiz bakarkako dantzak eta koreografiak eginen dituzte, eskuz libreekin eta aparailu ezberdinekin. Hurrengo denboraldirako inskripzioa zabalikIskiza klubetik azaldu dutenez, hurrengo denboraldirako aurreinskripzioak egiteko epea zabalik dago, ekainaren 30era arte. Hurrengo denboraldian Iskizarekin gimnasia errritmikoan murgildu nahi dutenek hiru aukera dauzkate izena emateko: 609 437 686 telefonora hots egitea; cdiskiza@hotmail.com posta elektronikora mezua igortzea, haurraren jaiotze urtea jarriz; edo asteleheneko erakustaldiaren egunean Amaia edo Cristina entrenatzaileei esan.