Bety Cariñoren argazki bila

Guaixe 2010eko ekainaren 17a

Apirilaren 27an paramilitarrek bake karabana bat eraso eta Bety Cariño feminista, ekologista eta jatorrizko herrien aldeko aktibista hil zuten, San Juan Copalatik gertu, Mexikon. Oaxacan jatorrizko herriek bizi duten errealitatearen berri mundura zabaldu zuen Bety Cariñok. Galder Gonzalezek Zu zeun jakinarazi duenez, Bety Cariño aurten Altsasuko inauterietan parte hartu zuen: momotxorroen aurrean joaten den goldeaz tiraka ibili zen zati batean. Bety inauterietako segizioan agertzen den argazki bat opatu nahi dute Oaxakara bidaltzeko.