Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Askapenak antolatuta, zenbait hitzaldi eta solasaldi izanen dira asteburuan Altsasun. Estaturik gabeko herriak Europa kapitalistan jardunaldien barruan kokatzen dira. Jardunaldiei amaiera emateko, kontzertuak antolatu dituzte Altsasuko Gaztetxean. Hitzaldietako mezuak jarraipena izanen du larunbat iluntzean, Galiziako Bastard of Parade eta Bizkaiko Herrikadak taldeen letretan.Bastard of Parade taldea A Coruñatik dator. Punk-rocka Galiziako musika zeltarekin uztartu du.Herrikadak, berriz, Urruñakoa da. Gitarra eta bateria gogorra euskal gaita eta trikitiarekin nahasten daki. Borrokan dauden herriek bat eginen dute musikaren bidez.