Espediente berria Eguzkian

Guaixe 2010eko ekainaren 23a

Uztailaren batean Enplegu Erregulazio Espediente berria izanen du Iberica de Suspensiones enpresak, lehengo Eguzkia. 192 langileetatik 111  hartu ditu espedienteak eta sei hilabetetan 85 egunez erregulazioan egonen dira. Enpresa sei hileko espedienteak egiten ari da, eta hau laugarrena da. Zuzendaritzak enpresa batzordeari (LABeko hiru eta bina ELAk, CCOOk eta UGTk) jakinarazi dionez "egungo produkzio mailarekin langile gehiegi dago". Hamar langile kaleratu nahi lituzke enpresak. LABetik jakinarazi digutenez bost langilek boluntarioki enpresa utzi dute eta beste batek eszedentzia hartu du. Zuzendaritza eta enpresa batzorde honetan negoziatzen ari dira. Langileen ordezkariak inor ez kaleratzeko lanaldia murrizteko proposamena aurkeztu du, eta badirudi enpresa eskaintza aztertzen ari dela. Altsasuko lantegian 48 urteko jarduna du. Motordun ibilgailuendako pieza ez elektrikoak egiten dituzte.