PSNko eta UPNko bi zinegotziren autoa eraso dute

Guaixe 2010eko ekainaren 23a

Astearte goizean opatu zuten autoa makina bat kalterekin Mariano Garcia (PSN) eta Antonia Roman (UPN) senar-emazteek. Senide baten pabilioi baten kanpoko aldean gordea zuten autoa, beste hainbatekin batera, baina soilik haiena kaltetu zuten. Garciak azaldu digunez, "autoaren kristalak eta ispiluak hautsi dituzte. Burni edo borra batekin kapota, atea, hegalak eta beste jo dituzte. Barruko mandoen koadroa eta bolantea ere oso kaltetuta daude". Rover 420 autoak ziurrenik hondakindegian bukatuko du. Aurretik ere senar-emazteen autoek beste bi eraso izan dituzte. Aipatu autoari lau gurpilak zartatu zizkioten. 2003ko agorrilaren 27an bikotearen beste auto bati kristalak hautsi eta pintaketak egin zizkioten. ErreakzioakUPNk "eraso koldarra" kondenatu du eta ziurtatu du. Erregionalisten ustez "beste behin ere biolentoek kargu publikoak koakzionatu eta beldurtu nahi dituzte eta bortizkeriaren bidez inposatzen saiatzen dira". UPNk azaldu duenez, "Altsasu moduko herrietan herritarren ordezkari izateak konpromiso oso handia eskatzen du, erradikalen intolerantziagatik eta inguru biolentoaren jazarpenagatik". UPNren ustez gizartea "hainbeste biolentziaz nazkatuta dago". Nafarroako PPk ere antzeko mezua zabaldu du. Alderdi sozialistak "joko arau demokratikoak onartzeko gai ez direnen halako ekintzak" errefusatu zituen eta nabarmendu zuen "ezberdin pentsatzeagatik PSNko kideak isilarazi" nahi dituztela. NaBaitik adierazi dute "moral, etika eta politikaren ikuspegietatik ezin da onartu Altsasuko herritarren ordezkari bat bere karguagatik berak ere bere pertsonan edo ondasunetan kalteak izatea". NEB-IUNek ere erasoa kondenatu du. "Herritarren ordezkarien kontra jotzean erasoaren egileek demokrazia mesprezatu eta haien helburu totalitarioak agerian uzten dituzte". CDNren iritziz jazotakoa  "Altsasuko herriaren askatasun demokratikoaren aurkako eraso zuzena da". Konbergeneten ustez "erasoen errepikapenak jazarpen politiko adierazten du, gizarte demokratiko aurreratu batean onartu ezin dena". Nafarroako Gobernuak ere gertaera kondenatu du. Guztiek ere, bi zinegotziei elkartasuna adierazi diete. Gertaera ostiraleko bilkuran aztertuko du udalak.