Pilotajaukuko Udaberri txapelketak baditu txapeldunak

Guaixe 2010eko ekainaren 24a

Larunbatean Altsasuko Burunda pilotalekuak Pilotajauku klubak antolatutako 2010eko Udaberri Txapelketako finalak hartu zituen. Giro polita izan zen, eta finalisten artean klubeko kideak zeudenez - Ansa, Lopez eta Zelaia - animu oihuak ez ziren falta izan. Partiden ondoren eta pilota denboraldiaren bukaera ospatzeko Pilotajauku elkarteko kide, pilotari eta gurasoak afaltzera bildu ziren Zubeztia elkartean, 60 pertsona inguru, giro paregabean. Hurrengo denboraldian Pilotajaukurekin pilotaren munduan murgildu nahi dutenek irailean eman beharko dute izena, Altsasuko udalak ikastaroen eskaintza kaleratzen duenean. Klubetik etorkizuneko pilotariei ez ezik sakandar guztiei eta pilotazale guztiei egin nahi die pilotalekura jaialdiak ikustera hurbiltzeko deia "gure betiko eta bertako kirola den pilotaz gozatzeko". Finalen emaitzakBenjaminak: Petriati-Olaetxea 14 - Barriola-Roldan 18Kimuak: Aseberri-Eskirotz 10 - Tximi IV-Gandiaga 18Haurrak: Arteaga-Aburuza 9 - Barriola-Bakaikoa 18Kadeteak: Inda-Alduzin 10 - Ansa-Imaz 18Gazteak: Rezusta-Ulanga 22 - Lopez-Zelaia 10