Igerilekuak zabaltzear

Guaixe 2010eko ekainaren 24a

Dantzaleku igerilekuak uztaileko lehen asteburuan zabalduko dira, Altsasuko Kirol Zerbitzuak jakinarazi duenez. Goizeko 11:00etatik 22:00etara zabalik egonen dira igerilekuak. Zelandi kiroldegiko abonatuek sarrera dohainik izanen dute, baina Zelandi Kiroldegian karneta hartu beharko dute, Dantzalekuko sarreran kiroldegiko txartelarekin batera erakusteko.Abonatuak ez direnak eta Dantzalekuko igerileku irekietarako abonoa egin nahi dutenak, Dantzalekun nahiz Zelandin egin dezakete abonoa.Dantzalekuko abonoen inguruan informazio gehiago jasotzeko, Zelandi kiroldegian galdetzeko aukera dago (948.562.786 / harrera@ataboaltsasu.com).  Prezioak  Adina                            Txartela     Eguneko sarrera  Umeak (3 urte arte)         ---------             -------  3 eta 15 urte bitartean       30                3   16 eta 65 urte bitartean     45                4,5  65 urte baino gehiago       35                3,5  Uztailarekin batera, Zelandi kiroldegiaren ordutegia murriztu eginen da: Astelehenetik larunbatera 9:00etatik-20:00etara zabalik egonen da. Domeketan, berriz, 9:00etatik 13:30era. Baina bakarrik fitnes gela egonen da irekita, beraz, ezin izanen da igerilekuetako gunea erabili.   Abuztuko lehen hamabostaldian, berriz, beharrezko konponketak egiteko itxiera teknikoa eginen da Zelandi kiroldegian. Abuztuaren 16tik 29ra uztaileko ordutegi bera izanen du kiroldegiak.