Domekan Trenbidearen Adiskideen festa

Guaixe 2010eko ekainaren 25a

Divina Pastora anaitasun festa ospatuko du domekan Trenbidearen Adiskideen elkarteak. Egoitza Altzania zentrora aldatu, eta, hura obretan dagoenez, elkarteak ez du aurten trenari buruzko museoa zabalduko, eta argazki erakusketarik ere ez da egonen. Hala ere, egitarau zabala prestatu dute.10:00etan    Etxafigua. 11:30ean     Altsasuko Udala eta txistulariak jaitsiera Geltoki auzora. 12:00etan    Meza kaputxinoetan. 13:15ean     Otamena kaputxinoen ikastetxean. 15:00etan    Bazkaria Zubeztia elkartean. 17:40ean     Elkarteko lau kideri omenaldia. 18:35ean     Elkarteko kideen artean urdaiazpikoa zozketatzea. 19:30ean     Festa amaiera.