Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hitzordu garrantzitsua dute bihar altsasuarrek: San Pedro festa. Asko eta asko dira asteburua guztia behar bezala prestatzen, asteartean ezustekorik ez izateko. Eta eguna iritsi bitartean, atzo, Foru plazak Burundar Txistulariekin dantzaldia hartuko du. AstearteaUdalbatza 10:00etan abiatuko da San Pedroko zelai alderantz, txistulariekin batera. Ermitan 11:00etan meza izanen da. Ordurako askok eta askok lehen mokadua dastatuta izanen du. Suak ere prest izanen dira han bazkari eta meriendak prestatzeko. Sanpedrozelain biltzen diren altsasaurrek erakundeen barretan jendearen egarria aseko dute, eta bazkari ederrek sabeleko zuloak berdindu. Dantza egiteko aukera izanen da ere, zortzikoa eguerdi eta arrats partean dantzatuko da. Herriko parrandak hartuko dio basokoari txanda. 20:00etatik 22:00etara eta 23:00etatik 2:00etara, Naima taldearekin dantzaldia izanen da Foru plazan. Udaleko Gazteria Sailetik gogora ekarri dute, ardoarekin batera ospakizunetan mostoa ere banatzen duela. Oharrak· San Pedroko zelaiko sarbidea seinaleztatua egonen da.· Debekatua dago aparkatzea errepidearen ertzeetan, Basamuturretik hasi eta Urdiaindik heldu den errepidearen bidegurutzeraino.· Zelaiko sarbidea itxita egongo da 10:30etik aurrera.· Toki hauetan aparkatu ahal izango da: Udal igerilekuak eta Futbol zelaia· Zelaira Urdiaindik joan daiteke; atera, berriz, Altsasutik.Ingurumena zaintzeko oharrak· Ahalik eta ibilgailu gutxien erabili bazkariaren prestaketetan behar diren gauzak eramateko, bai eta ahal diren joan-etorri gutxien egin ere herritik zelaietara.· Autoekin bideetatik ez atera, belardiak ez kaltetzeko edo lokaztegiak ez sortzeko.· Bidearen aldeetara aparkatu, beste ibilgailuei pasatzeko bidea utziz.· Poteatzeko edalontzi bat eskuratu, kristalezkoa bada hobe, eta hori bakarrik erabili erromeria osoan. Ekonomia eta osasunaren mesedean izanen da.· Ez petardorik ez etxafuegorik bota, zerbait iragartzeko ez bada, hala nola mezaren ordua eta puroen banaketa.· Su bakoitza bizpahiru kuadrilak erabiltzea; horrela, higadura txikiago eraginen dugu eta belarra ere gutxiago kaltetuko dugu, denbora asko behar du eta indarberritzeko-.· Ez surik egin zuhaitz txikien ondoan. Suak eta eguzkiak eragiten duten gehiegizko transpirazioak "estrés hidriko" delakoa sortzen diote zuhaitzari, kalte handia sufriarazten, eta are ihartzera ere irits daiteke.