Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Erkudengo Ama abesbatzak Zarautzerako bidea hartuko du asteburuan. Bertako abesbatzak gonbidatuta, kontzertua eskainiko dute larunbatean. Altsasuarrek folklore doinuak eskainiko dituzte gehien bat. Ustekabean, abesbatzako kide zen Oskar Bujandarendako omenaldi bihurtuko da kontzertua, hain zuzen, olaztiarrak antolatu baitzuen abesbatzen trukea. Zarauzko abesbatza udazkenean etorriko da Altsasura. Ez dira horrekin amaituko Altsasuko abesbatzaren lanak. Hilaren 17an, larunbatean, kontzertua eskainiko dute Santo Domingo de la Calzadan, Errioxan. Bilkura aberasgarriaMusika koralaren zaletasunak bi abesbatzatan abestera eraman ditu zenbait altsasuar. Erkudengo Ama koruko bost lagunek Federazioko abesbatzan ere abesten dute. Asteburuan bilkura izan zuten Altsasun. Altsasuko abesbatzako zuzendari eta Federazioko abesbatzako kide Inma Arroyoren hitzetan, "esperientzia aberasgarria da, Nafarroako hainbat herri eta abesbatzetako kideak elkartzen baikara". Lanaren emaitzaz gozatzeko aukera izan zen igande eguerdian, Iortia kultur gunean. "Ikusleak gustura geratu ziren eta txalo zaparrada ederra jaso genuen" adierazi zuen Inmak.