Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udaleko Gazteria Sailak graffiti tailerra antolatu du. 12 eta 30 urteko gazteei egin diete eskaintza. Urtetik urtera gero eta arrakastatsuagoa da ikastaroa. Aurtengoa, 4. Edizioa izanen da. Iker Uribeetxeberria lakuntzarra izanen da irakaslea. Ikastaroa uztailaren 20, 22, 26, 28 eta 29an, izanen da, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Ikasleak Altsasuko Gaztegune berrian bilduko dira eta bertako hormak apaintzeko aukera izanen dute. Matrikularen prezioa 10 eurokoa da (materiala erosteko). Plazak mugatuak dira. Izen-emateaUztailaren 14ra arte, Altsasuko Gazte Informazio Gunean.