Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Madre Coraje garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak maiatzean jaki bilketa kanpaina egin zuen Altsasun. Bildutako jakiak Peruko haurrei zuzenduta zegoen, elikagaien dibertsifikazioaren bidez haurren elikadura-segurtasuna bermatu eta txikienen nutrizio eza murrizteko. Madre Coraje erakundeari Kangu Udal ludotekak, liburutegiak, Iortia kultur guneak, Lorea lore-dendka, Jesusen Bihotza ikastetxeak, Zelandi eskola publikoak eta Aralarko Mikel Donea Institutuak lagundu zioten. Guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie Madre Corajek. Bildutako guztia Sapitoko Aldea de Niño Beato Junipero Serra komunitatera eta Limako Colegio Signos de Fe Lasalle eskolara bidali da.Jakiak biltzearekin batera, eskuko telefono zaharrak eta tonerrak ere jaso dituzte. Haiek birziklatuz ateratako dirua garapen proiektuetara bideratuko du Madre Corajek. 400 kiloArrain kontserbak eta lekaleak (babarrunak, txitxirioak, txindilak) bildu dituzte. Aurretik ludotekako haurrek 100 kilo jaki jasoak zituzten.