Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Guardia Zibilak gauzetan indarra erabiliz lapurreta egitea egozten dio 18 urteko J.M.B.V.-ri. Aurreko ostegunean atxilotu zuten eta gazteari ile-apaindegi batean 400 euro lapurtzea leporatzen diote. Lapurreta ostegunean bertan izan zen. Ile-apaindegi ondoko bizilagunek nagusia lapurretaz gaztigatu zuten. Gizon batek atea hautsi eta ile-apaindegian sartu zela azaldu zioten. Guardia Zibilak zabaldu zuenez barruan kalteak sortu ondoren gaztea 400 eurorekin atera omen zen. Salaketa jaso bezain pronto ikerketa abiarazi zuten eta ostegunean bertan atxilotu zuten gaztea, epailearen aurrera eraman zutena.