Trafiko delituagatik atxilotuta

Guaixe 2010eko uztailaren 20a

Aurreko ostegunean Foruzaingoak 36 urteko gizon pasaitar bat atxilotu zuen Altsasun, istripu baten ondoren etilometria proba oker egin eta gero odolean zuen alkohol neurketa egitera ukatzeagatik. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, atxilotutakoa Alde Zaharrean altsasuarrekin hika-mikak izan eta molestiak sortzen ar izen. Udaltzaingoak Foruzaingoari jakinarazi zion eta haiek lortu zuten gizonak jarrera aldatzea eta joatea. Gobernutik argitu dutenez, 45 minutu beranduago bi autoren arteko istripua izan zen eta Foruzainak joan ziren. Gidarietako bat molestiak sortzen aritu izan zen pertsona zen. Bi gidariei etilometria proba pasa zieten et abesteak negatiboa eman zuen. Pasaitarra, esan bezala, proba gaizki egin zuen eta gero odolean zuen alkohol neurketa egitera ukatzeagatik atxilotu zuten.