Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko alkatetzako taldeak, NaBaik, aurrekontuen zirriborroa aurkeztu die gainontzeko taldeei. 7,2 milioi euroko aurrekontua aurreikusi du NaBaik, iaz baino 3,5 milioi euro gutxiago. Alkatetzako taldeak, gastuak dauden diru-sarrerei egokitu nahi ditu eta, horretarako, udal sail eta diru-laguntzetan bataz beste %35 murriztapena aurreikusi du.Unai Uhalde alkateak jakinarazi duenez beste erakundeek udalari ematen dizkioten diru-laguntzak jaitsi egin dira aurten, iazko 6,6 milioi eurotik aurtengo 2,5 milioietara pasaz. Uhalde kexu azaldu da Nafarroan dagoen toki erakundeen finantzazio sistemarekin: "Udalak gastuak egin ahal izateko beste erakundeen diru-laguntzen menpe dago, batez ere, Nafarroako Gobernuaren menpe. Iaz sarreren %62,4 bide horretatik jaso zuen udalak, aurten %55". Udalaren zerga bidezko diru sarrerak ere behera eginen dutela aurreikusi du NaBaik, 2,1 milioi eurotik 1,9ra jaitsiz. Batez ere, eraikuntza eta lanen zergak egin du behera. Duela bi urte 300.000 euroko sarrera zuen udalak bide horretatik, aurten, berriz, 40.000 euro aurreikusi dira. Gastuei dagokionez, atal handiena langileriarena da (%35). Haren barruan daude udaleko langileak eta udalaren menpeko erakundeetakoak (Aita Barandiaran egoitza, Atabo enpresa publikoa eta beste). Inbertsioen atala da gastu gehien duen bestea, %24. 2009 2010Sarrerak: 10.707.126 7.214.750 Nondik Naf Gob, Estatua, Europa 6.682.160 3.920.556 Zergak 2.152.962 1.983.887Tasak eta prezio publikoak 836.038 811.709Maileguak 832.000 0Inbertsio doikuntzak 150.007 0Hirigintza erreperkutsioak 0 189.863 Kontzesioak, alogerak, interesak 150.007 157.821Lur salmenta 0 150.914 2009 2010Gastuak: 10.707.126 7.214.750 euroSaila Langileria 2.479.916 2.538.645 Gastu korrientea (ondasun eta zerbitzuak) 1.364.154 1.604.303 Finantza gastuak 214.806 194.423Ekarpenak eta diru-laguntzak 1.394.091 1.150.231Inbertsioak 5.250.859 1.727.148Aurtengo aurreikusitako inbertsio nagusienak: 1.727.148Zer KopuruaDantzalekuko aldagelak 500.000Navarra Villosladako egitura indartu eta teilatua 266.715 Burunda frontoian hobekuntza lanak 191.402Zumalakarregi plazako estalpea 113.7960-3 urteetako lanak 106.975Baikolarreko hirigintza plangintza 82.010Lavadero eraikineko teilatuaren konponketa 77.636Eguberako errepoblazioa 65.019 Kaleak zolatzea 60.000Dantzalekuko igerilekuan hobekuntzak 58.835Musika eskolako eraikinean inbertsioak 56.060Udaletxean hobekuntzak 52.180Kultur guneko klimatizazioa 30.000Gaztelekuaren ekipamendua 26.327Azpiegitura informatikoak / adm. elektronikoa 25.195Igerileku estalien eraikinean inbertsioak 15.000