MarAGAtoi bete festa eta aldarrikapen

Guaixe 2010eko uztailaren 21a

Altsasuko kale eta izkina guztietara eraman zuen MarAGAtoiak festa, eta harekin batera aldarrikapena. Kalejira luze-luze bat antolatu zuen Altsasuko Gazte Asanbladak (AGA) eta zatitan banatu. Makina bat erakundek eta koadrilak haien aldarrikapenak zabaldu zituzten, festa giroan beti ere. Horretaz arduratu ziren ibilbidean barna jo zuten musika taldeak, erakundeek haien mozorro eta ekintzekin eta parte-hartzaileak beraiek ere. Jende ugari bildu zuen MarAGAtoiak, gazteak gehienak. AGAk parte-hartzaileei eta gaztetxearen 20. urteurreneko ospakizuna aurrera ateratzen lagundu duten guztiei eskerrak eman dizkie.