Helena Tabernaren zinea Ekuadorren

Guaixe 2010eko uztailaren 22a

Ekuadorreko Zinematika Nazionalak Helena Tabernaren filmen erakustaldi mugikorra antolatu du. Altsasuko zinemagilearen obraren erakusketak zenbat hiri bisitatuko ditu: Quito, Guayaquil, Esmeraldas, Puyo eta Cuenca, besteak beste. Hiri horietan Helenaren obra ikusteko aukera izanen dute, lehen film labur eta dokumentaletatik hasi eta azken filmera arte. Altsasuarrak atzera begirako erakusketaren mustutze ekitaldian parte hartuko du, abuztuaren 11n, Quiton.Ez da altsasuarrari eskaini dioten lehen erakusketa. Lehenago ere zenbait ziklotan parte hartu du. Esaterako, 2008an, Nafarroako Berdintasunaren Institutuak Helena Tabernaren obraren erretrospektiba antolatu zuen. 2009an, berriz, bere filmak Granadan eskaini zituzten, Emakumeen Zinearen Jaialdian. Urte berean Alemaniako Stuttgart eta Tübingenen parte hartu zuen, Zine Latinoaren Erakusketan. Bestalde, Espainiako Atzerriko Filmoketak altsasuarraren filmen eskubideak lortu ditu, atzerrian erakusteko.