Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Duela bi urteko esperientzia arrakastatsuaren ondoren, aurten bueltan da ur festa gozoa. 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako jarduera da. Gaur egitarauaz gozatzea musu truk izanen da. Hori bai, bokata eta edabe erotikoa hartu nahi dutenek hiru euro ordaindu beharko dituzte. Antolatzaileek gazteei lagunekin batera joan eta ongi pasatzeko deia egin diete. Ur festa goxoa gozamenez programaren barruan kokatuta dago eta jarduera horrekin aurten udazkeneko egitarauari aurreratu zaio. Gozamenezek gazteen artean sexualitatearen ikuspegi positiboa, errespetuzkoa, plurala eta aberasgarria zabaldu nahi du. Antolakuntzan Altsauko Udaleko Gazteria Arloa eta ibarreko Gizarte Zerbitzuak daude, eta haiekin batera Izargi Zentroko hezitzailea, Altsasuko Gazte Asanblada eta igerilekuko arduradunak.Egitaraua20:00etatik 20:15era Harrera.20:15etik 21:45era Ur jokoa eta bainua. 20:00etatik 21:45era Kontzertua gaztetxean: Dinamo. 21:45etik 22:00etara Kalejira gaztetxetik igerilekura, trikitilariekin. 22:00etatik 23:00etara Afaria, trikitilariek alaituta. 22:30etik 23:30era Masaje tailerra.23:30etik 1:30era Kontzertua: Kituka Burundi. GozamenezProgramak hamar urte egiten ditu aurten eta udazkenean ospatuko da. GehiagoBihar Etxarri Aranazko igerilekuan eginen da ur festa goxoa.