Sunsundeguiko langileek ez dute aparteko ordurik sartuko

Guaixe 2010eko uztailaren 30a

Hala jakinarazi digu LAB-ek. Langileen batzarrak erabaki hori hartu du hilaren 16an behin behineko langile bati Sunsundeguiko zuzendaritzak kontratua ez berritzean. "Lanpostu bat kendu zen". LAB-ek azaldu duenez, "gertakari larri horren ondoren, azalpenak eskatzeko, enpresa batzordeak zuzendaritzari premiazko bilera eskatu zion. Baina Jose Ignacio Murillo konpainiako zuzendari nagusiak eta Nafarroako Gobernuaren konfiantzazko gizonak uko egin zion". LAB-en iritziz "lanpostu hori kentzea, aparteko orduak ugaltzea eta langileen ordezkariei azalpenak ez ematea erabaki oso larriak dira eta agerian uzten dute Nafarroako Gobernuak bere konfiantzako kudeatzaileen bidez Sunsundeguin egiten duen kudeaketa". LABen ustez "onartezina da aparteko orduak sartzea eta behin-behineko langile bat botatzea". Sindikatu abertzalearen iritziz "krisiak gehien kolpatutako eskualdean gelditzen den bide bakarra halako erasoen aurrean enpleguaren aldeko eta haren banaketaren aldeko erantzun tinkoak ematea da". 10.000 aparteko orduLAB-ek salatu du lehen sei hilekoan Sunsundeguin aparteko ordu kopuru hori baino gehiago sartu direla.