Odolemaileak aitortza eske

Guaixe 2010eko irailaren 7a

Gizarteak odolemaileen jarduna baloratzea eta aitortzea. Hori nahi luke Nafarroako Odolemaileen Elkarteak, Adonak. Hala adierazi zuten larunbatean Altsasun elkarteko lehendakari Jesus Mari Mas eta zuzendaritzako kide den Patxi Ramirez de Aldak. Masek nabarmendu zuen makina bat odolemaileren ahaleginari esker milaka ebakuntza egiten direla, "baina inor ez da odolemaileez gogoratzen". Eta, gaineratu zuenez: "balorazio sozial handiago bat odolemaile berriak erakarriko lituzke". Gazteei  zuzenduta emaile egiteko deia egin zien. Altsasuko delegazioa  Larunbatean ospatu zen Altsasuko odolemaileen festan egin zituzten adierazpen horiek Adonako arduradunek, altsasuar, bakaikuar, iturmendiar eta urdiaindarren aurrean. Hiru azken herri horietako emaileek Urdiaingo delegaziokoak dira, baina azkenaldian Altsasun ari dira odola ematen. Ospakizuna Altsasuko parrokiako abesbatzak eta Rafael Goñi txistulariak girotu zuten. Altsasuko odolemaileen delegazioa 771 kidek osatzen dute. Haietatik 488 jardunean daude. Haiek iaz 458 emate egin zituzten (528 2008an). Bestalde, iaz 27 altsasuarrek eman zuten estrainekoz odola (2008an 18). Omenduak Emaile handia    75 emate Tomas Martinez Viedma Andres Gabirondo Urrezko domina    50 emate Francisco Javier Balerdi Garasa Francisco Migel Zelaia Flores Avelina Fernandez Perez Juan Carlos Letona Juarez Migel Lopez Gabirondo Martin Mazkiaran Perkaz Jose Mari Migel Bariocanal Francisco Javier Zamarron Boal Zilarrezko domina    25 emate Xabier Goikoetxea Urrestarazu Fernando Larrea Gomez Agustin Lopez Gabirondo Jesus Mari Morcillo Larraza Loli Soriano Casquero