Altzania ubeldea garbitzeko asmoz

Guaixe 2010ko ira. 6a, 00:00
Gaur egun Geltoki auzoa eta Ibarrea industrialdeko hondakin-urak zuzenean Altzania ibaira doaz. Isurketok eragindako osasun- eta ingurumen-arazoak konpontzeko egitasmoa egin du Nafarroako Gobernuak eta adierazi du Altsasu mendebaldeko hondakin-uren lotura berriak ukitutako ondasunen eta eskubideen okupazioa premiazkoa dela. Jarduna NILSA enpresa publikoak eginen du. Ponpatze putzu bat eraikiko da, geltokiaren auzoa hondakin-urak araztegira daramatzan hodi biltzailearekin lotzeko. Aurrekontua 475.359 eurokoa da eta betearazpen-epea sei hilabetekoa. Aurrekontuaren %80 gobernuak estaliko du.