Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko tabernek ordu bat beranduago itxi ahalko dituzte ateak aurrerantzean. Nafarroako Gobernuak agorrilaren 23ko bilkuran hartu zuen erabakia. Gobernuak jarritako baldintzak Altsasuk betetzen ditu: 8.500 biztanle baino gutxiago ditu (2009-01-01ean 7.623) eta herrian ez dago diskotekarik. Zenbait udalen eskaerari men egin die, beraz, Nafarroako Gobernuak. Aurrerantzean tabernek 4:30ean ixteko aukera izanen dute. Kafetegiek gehienez ere 1:30era arte egon daitezke zabalik. Horretaz gain, udalek herrietako festetan, eguberrietan eta Aste Sainduan tabernen ordutegia zabaltzeko aukera dute.