Momentuko pilotarien lehia Altsasuko festetan

Guaixe 2010eko irailaren 14a

Pilotazaleek gozatu ederra hartuko dute Altsasuko festetan. Otadiko Kristo Deuna Pilota Torneoaz gain, Aspek jaialdi bikaina antolatu du gaurko, Altsasuko festen egun handirako hain zuzen. Jaialdia arratsaldeko seietan abiatuko da Burunda pilotalekuan. Lehenik eta behin, Retegi eta Galarza handien semeek, Retegi Bik eta Ladis Galarzak, bikoa osatuko dute Idoate eta Goñi III.aren kontra egiteko. Ikusi behar semeek aitek bezalako txispa duten eta ikuskizuna eskaintzen duten, baina jakinmina, behintzat, sortu dute. Eta partida nagusian bi biko indartsuren lehia izanen da. Martinez de Irujok eta Beroizek orain arteko biko sendoa izaten jarraitzen duten erakutsi beharko dute, aurrez aurre Titin eta Aitor Zubieta baitituzte. Denboraldi paregabea darama etxarriarrak, atzeko koadroetan nagusietakoa da egun, baina hori egunero-egunero erakutsi behar da frontoian. Nor gailenduko den asteartean jakinen da. Sarrerak salgai egonen dira Altsasuko Burunda pilotalekuan asteartean bertan, irailaren 14an, 13:00etatik 14:30era eta 16:00etatik aurrera. Altsasuko festetako Aspeko jaialdia(Gaur, asteartea, 18:00etan)Retegi Bi - Ladis Galarza / Idoate - Goñi IIIMtz de Irujo - Beroiz / Titin III - Zubieta