Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sociedad Deportiva Alsasuak (SDA) iritziz antolatu du eta afizionatuen mailan ospe handiko torneoa den Otadiko Kristo Deuna Pilota Torneoa antolatzeko erabakia hartu du azkenean. Hasiera batez torneoa bertan behera uzteko erabakia hartu zuen taldeak, bereziki arrazoi ekonomikoak zirela medio. Orduan elkarteko kide Pablo Lopezek adierazi zigunez, Altsasuko udalak krisiaren eraginez taldeei emandako diru laguntzak murriztu izanak kinka larrian utzi zuten txapelketa. Baina horren ezaguna den pilota torneoa bertan behera geratu ez dadin Sociedad Deportiva Alsasuak esfortzua egitea erabaki du. "Elkarteak esfortzu handia egingo du txapelketa jokatzeko, eta ea txarteldegiko diru sarrerekin eta Nafarroako Kirol Institutuaren, Nafarroako Pilota Federazioaren, Udalaren eta babesleen laguntzarekin aurrera ateratzen dugun" gaineratu du Pablo Lopezek. Aurrekontua murrizteko ahalegina egin du elkarteak, eta hilabeteko torneoa antolatu beharrean aurtengoa hiru egunekoa izanen da. Larunbatean lehendabiziko finalerdiak jokatuko dira, astelehenean, Altsasuko festetan, bigarren finalerdiak eta ostegunean, festetan, txapelketako final handia. Torneoak 5.000-6.000 euro inguruko aurrekontua izango du. Kirol arloari dagokionez, banakako eta binakako torneoa izango da Altsasukoa. Afizionatuen mailako puntako txirrindulariak ariko dira, banakakoan Arrese, Ezkurdia, Mendoza eta Jaunarena, eta binakakoan Larrañaga-Galarraga, Ansotegi-Iriarte, Azpiri-Lopez eta Yoldi-Linzoain. Sakandarrak egon badaude, Ezkurdia arbizuarra eta Ansotegi etxarriarra tartean. Pilotalekuko lanak bukatzekotanBitartean aurrera doaz Altsasuko Burunda frontoiko lanak, eta enpresak ziurtatu du ostiralerako lanak bukatu eta entregatuko dituela. Alde batetik, frontoiko argiztapen guztia ari dira berritzen, eta bestalde segurtasunaren arloko lanak egiten ari dira, larrialdi irteerak, larrialdi argiak eta beste, egungo araudiari egokitzeko. Txapelketa hasi baino lehen guztia garbi-garbi utzi beharko dute. Torneoa-Lehen finalerdia: Irailak 11, larunbata (22:30ean Burundan)Banaka: Arrese (Bizkaia) - Ezkurdia (Nafarroa)Binaka: Larrañaga-Galarraga (Gipuzkoa) - Ansotegi-Iriarte (Nafarroa)-Bigarren finalerdia: Irailak 13, astelehena (22:30ean Burundan)Banaka: Mendoza (Errioxa) - Jaunarena (Nafarroa)Binaka: Azpiri-Gomez (Bizkaia) - Yoldi-Linzoain (Nafarroa)-Finala: Irailak 16, osteguna (17:30ean Burundan)