Bajadikaren I. Herri Lasterketa bihar

Guaixe 2010eko irailaren 10a

Altsasuko Peñek eta Dantzaleku Sakana taldeak lasterketa berezi bat antolatu dute biharko, larunbaterako, irailaren 11rako: Bajadikaren I. Herri Lasterketa. Nonbait astelehenean hasiko diren festetarako peñen bajadikaren entrenamendua egin nahi dute. Proba arratsaldeko zazpietan abiatuko da Altsasuko plazatik, eta oso berezia izanen da. Korrikalariek bikoteka hartu beharko dute parte, eta biko mistoetan, gainera. Neska batek eta mutil batek osatu behar dute bikotea. ErrelebokaProba erabat herrikoia izanen da, izan ere biko bakoitzak lekukoa ekarri beharko baitu etxetik: egunkaria. Lehendabizi bikoteko kide batek hartuko du irteera plazatik, eta beste kideak erreleboa hartuko dio Zumalakarregi plazan, proba plazan despeditzeko. Jakina, azkarrena izango da irabazlea. Bikote bakoitzak 4 euro ordaindu beharko du izena emateagatik, eta bikotea festetako blusarekin agertuz gero, 3 eurora jaitsiko da inskrizpioa. Izena proba egunean bertan eman behar da, Foruen plazan.