Altsasuk ez du lasterketarik hartuko

Guaixe 2010eko irailaren 13a

Diru laguntzen murriztapenek eragina izan dute eta aurtengo Altsasuko festetan ez da txirrindularitza lasterketarik izanen, ez junior mailakoa, ez afizionatuena. Zaletuendako kolpea izango da, polita baita txirrindularien ahaleginak gertutik jarraitzea, baina beste batean izan beharko da. Txirrindulari txikienak, eskola mailakoak, igandean bilduko dira Zizurren. Egun berean kadeteen lasterketa izanen da Andosillan, 60 km-koa, 11:00etan. Juniorrek, eliteek eta 23 urtez azpikoek 65. Izarren Trofeoa dute jokoan larunbatean, 18:00etan, Iruñeko Baiona Etorbidean prestatutako zirkuituan. Eta afizionatuendako beste bi lasterketa daude. Larunbatean, 8:30ean, Santa Kruz Saria jokatuko dute afizionatu guztiek, 92 km-koa eta Euskaldun Txapelketarako baliagarria. Eta igandean, Bermeon, 23 urtez azpikoeen lasterketa abiatuko da 10:00etan (90 km).