Kale izendegia euskal grafian

Guaixe 2010eko irailaren 7a

Aldaketa horiek egiteko Altsasuko Udalak Nafarroako Gobernuaren eta Santi Zelaia toponimian adituaren aholkuak izan  ditu kontuan. Udalak hartutako erabakia jendaurrean dago hilaren 25era arte. Behin betiko onartu ondoren zenbait aldaketa ekarriko ditu. Esaterako, Zubeltzuko aldapa izenaz ahaztu beharko dute etorkizunean Sorgingainbehera hots eginen baita kale hori. Hori da aldaketa nabarmenena, gainontzekoak, esan bezala grafiari dagozkio, beti ere, Altsasuko usadioa mantenduz. Hala, Zelandi jarriko du eta ez zelaiandi. Horrekin batera, herrian barna dauden eta kaleen izena duten plaketako batzuk ere aldatu egin beharko dira, esaterako, gaztelania hutsean daudenak kenduz. Plaka horiek ordezkatzeko Altsasuko Udala Sakanako Mankomunitateko Eraikinak Zaharberritzeko Zerbitzuarekin harremanetan jarri da, hark ardura bere gain har dezan.Euskal Herrian Euskaraz-ek kale izenak euskalduntzeko sinadurak bildu zituen. Salaketa ezabaketak ere egin izan ditu.