Udalak musika eskolako tarifak zehaztu ditu

Guaixe 2010eko irailaren 9a

Irailaren 6an egindako bilkuran Altsasuko Udalak ikasturte berriko tarifak onartu zituen. Musika ikasle guztiek 73 euroko matrikula ordaindu beharko dute. Ikasketen arabera honakoa ordaindu beharko dute: 0 zikloko musika eta mugimenduko bi kurtsoetan 261 euro. Lehen ZikloaMusika hizkuntza eta instrumentua ikasi eta eskolanian arituko direnak 594 euro ordaindu beharko dituzte (azken bi kurtsoetan, dohainik, aukerako talde instrumentalean aritu daitezke). Bigarren zikloaAurreko zikloko prezio bera, 594 euro, ordainduko dituzte bigarren zikloko ikasleek. Guztiek ere musika hizkuntza, instrumentua eta musika taldean ariko dira. Hirugarren zikloaEdo bigarren instrumentua. Talde instrumentalean parte hartzen duen ikasleak 360 euro ordaindu beharko ditu. Parte hartzen ez duenak, berriz, 468 euro. Instrumentu ikasketak bukatuak dituenak talde instrumentalean parte hartzeko matrikula besterik ez du ordaindu beharko. Helduendako eskaintza14 urtetik gorakoendako eskaintza hau da: musika hizkuntza eta musika tailerra 210 €; musika hizkuntzara joan gabe 468 €; Musika hizkuntzarekin edo hura egina duenak 360 €; talde intrumentalean  parte hartzeagatik 72 € eta instrumentu ikasketak despeditu dituenak eta taldean aritzeagatik matrikula.DeskontuakAltsasuko Udalak familia ugarietarako %50eko deskontua onartu du, bai matrikulan, bai kuotetan. Bestalde, famili unitate bereko 3. kideak ere %50eko deskontua hartuko du, baina ezin da aurretik aipatutako deskontuarekin batu. Azkenik, 2. eta 3. zikloetan 2. instrumentu batean matrikulatuz gero, 3. zikloko tarifei dagozkien diru kopuruari %25eko deskontua aplikatuk dio udalak.