Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Federazioko Abesbatzak bira arrakastatsua egin du Europan barna. Espainiako Enbaxadaren eta Estoniako Abesbatzen Federaziaren gonbidapena jarraiki, hiru kontzertu eskaini dituzte Moskun eta San Petersburgon (Errusia) eta Tallinen (Estonia). 38 kidek osatu zuten abesbatza, tartean, Altsasuko 5 lagunek. Nafarrek aste bete egin zuten Euroka ekialdean, abuztuaren 6tik 16ra eta oroimen politarekin itzuli dira. "Hiru kontzertuetan harrera ederra egin ziguten eta leku politak ezagutu ditugu. Gainera, taldekideak hobe ezagutzeko aukera polita izan da" azaldu digu Altsasuko Erkudengo Ama abesbatzako zuzendari eta Federazioko Koruko kide Inma Arroyok.Sorreratik abesbatzaren zuzendari izan zen Carlos Gorrichok bertan utzi zuen kargua. Aurrerantzean Ion Irazokik hartuko bere lekua. Nafarroako Abesbatzen Federazioak Espainiako Gobernuaren Kultura Ministerioaren laguntza izan du.