Zirkoa datorkigu!

Guaixe 2010eko irailaren 10a

Festen bezperan, zirkoaren magian murgilduko da Altsasu. Beste behin ere Ezin zailagoa! Nafarroako Zirko Jaialdia iritsiko da Sakanara. Azagra, Uharte-Iruñea, Viana eta Tuteratik pasa ondoren, Altsasun agurtuko da aurtengo edizioa, bederatzigarrena. Ezin zailagoa! Jaialdia Nafarroan leku urria zuten zirkoko arte ikuskizunei lekua egiteko helburuarekin sortu zen. Uda giroa baliatuta, kultura ekitaldiak kalera ateratzen dituzte. Krisiaren ondorioz aurrekontua 35.000 eurora jatsi bada ere (ia iazkoaren erdia), jaialdiak aurreko urteetako kalitateari eutsi dio. Magia nonahiNafarroako profesionalen aldeko apustua egiten dute antolatzaileek. Horrela, Zirika Zirkus taldeak emanen dio hasiera egunari, 17:30ean, zirko tailerrarekin. Sakanako haurrek zirkoaren munduan murgiltzeko aukera ederra izanen dute. Zenbait gaitasun lantzeko modua izanen da: oreka, erritmoa, akrobazia eta abar. Zirkoan esperientzia handiko taldeak osatuko du arratsaldea, 2PLay hirukoteak. Espainiako taldeak Comeback ikuskizuna dakar, energia, teknikaz eta umorez beteriko lana. Haiekin gozatzeko aukera izanen da 19:00etatik aurrera.Bi emanaldiak Iortia kultur gunearen aurrean izanen dira.