Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko festak kultur ekitaldiz beteta datoz. Udaleko Kultura Zerbitzuak antolatuta nahiz herriko kolektiboek antolatuta, gustu guztietarako eskaintza zabala izanen da aste osoan zehar. Umore eta musikaUdaleko Kultura Zerbitzuak antolatuta, Iortia kultur guneak Javier Segarraren ikuskizuna hartuko du ostegunean. Emanaldi bikoitza izanen da: 19:30ean eta 22:30ean. Ibilbide luzeko umorista da Javier Segarra. 25. urtemuga ospatzeko, ikuskizun berezia antolatu du: 25 años con humor. Bertan, bat eginen dute musikak eta zenbait umore ikuskizunek, bakarrizketa, elkarrizketa eta mimoak. Sarrerak salgai daude 12 euro. Herriko taldeen eskaintzaHerriko kolektiboek zenbait eskaintza egin dituzte egun hauetarako. Festak hastearekin batera, astelehenean, Kima Euskara Taldeak eta AEK euskaltegiak Kantaitan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak. 22:45ean jarri dute hitzordua, Foruen Plazako eskenatokian edo Gure Etxean, beheko solairuan.Bestalde, Altsasuko Gaztetxeak Marianitoz Blai taldea hartuko du asteartean, 23:30ean. Iruñeko mex and roll musika dakar.