Kirol klubetako monitoreendako aukera berdintasunen inguruko formazioa

Guaixe 2010eko irailaren 10a

Altsasuko Udalaren Emakumearen Bilguneak kirol eskola eta klubetako monitoreei zuzendutako aukera berdintasunen inguruko formazioa antolatu du. Horretaz gain, Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak etorkinen harrera eta atentzioaren inguruko formazioa eskainiko du. Helburua da emakume eta gizonen benetako berdintasuna lortzen laguntzea. Aipatu formazioa irailaren 28an, 29an, 30ean eta urriaren 1ean eskainiko da, Zelandi kiroldegian. Behar dutenendako 5 eta 13 urte bitartekoendako haurtzaindegi zerbitzua egonen da, dohain. Izena emateko irailaren 24a baino lehen hots egin behar da Emakumearen Bilgunera (948 564 823 telefonoa).