41. Otadiko Kristo Deuna Pilota Torneoa

Guaixe 2010eko irailaren 13a

Berrikuntza lanak bukatuta, larunbatean ateak zabaldu zituen Altsasuko Burunda pilotalekuak Sociedad Deportiva Alsasuak antolatutako 41. Otadiko Kristo Deuna Pilota Torneoa hartzeko. Jakina denez, hasiera batean txapelketa ez antolatzea erabaki zuen Sociedad Deportivak, arrazoi ekonomikoengatik, baina azkenean torneoa antolatu da. Banakakoan Arrese bizkaitarrak 18-15 irabazi zuen Ezkurdia arbizuarra, eta ostegunean jokatuko den final handirako txartela lortu zuen. Arbizuarrak garesti ordaindu zituen egindako akatsak. Eta binakakoan Larrañaga eta Galarraga gipuzkoarrek ez zieten inolako aukerarik eman Ansotegi etxarriarrari eta Iriarteri, 22-7 menpean hartuz. Galarraga nagusitu zen atzealdean, eta babes horri esker Larrañagak luzitzeko aukera izan zuen aurrean. Ansotegi presa gehiegirekin aritu zen eta Iriartek ezer gutxi egin ahal izan zuen. Bigarren finalerdiak gaurGaur, Altsasuko festen lehen egunean, Otadiko Kristo Deuna Pilota Torneoko bigarren finalerdia jokatuko da, Burunda pilotalekuan, gaueko 10:30etik aurrera. Banaka: Mendoza (Errioxa) - Jaunarena (Leitza)Binaka: Yoldi-Linzoain (Nafarroa) - Azpiri-Lopez (Bizkaia)