Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Indarra, malgutasuna, oreka, ausardia eta umorea. Horiek dira zirkoko erakustaldien osagai nagusiak. Guztiak presente egon ziren larunbatean, Altsasun, Ezin zailago! Nafarroako Zirko Jaialdian. Zirika zirkus taldearekin batera, txikienek zirkoaren munduan murgiltzeko aukera izan zuten. Jarraian, 2Play taldearen abileziak aho zabalik utzi zituen txikiak eta helduak. Beste behin ere, Ezin zailagoa! jaialdiak zirkoaren magia zabaldu zuen Altsasun.