Altsasuarrak kantaitan

Guaixe 2010eko irailaren 14a

Altsasuarrek kantuan eman diote hasiera herriko festei. Astelehen eguerdian lehertu zen festa Burundako herrian. Eguneko jai giroari jarraiki, gau erdian jendetza bildu zen Altsasuko Foru plazan. Bertan, kantuari ekin zioten gogoz. Kima Euskara Taldearen eta Altsasuko AEK-ren deiak erantzun ederra izan zuen: 220 lagun baino gehiagok egin zuen bat kantaldiarekin. Altsasuko musikari talde trebeak gidatuta, euskal kantutegiko atzoko eta gaurko hainbat kantu abestu zituzten, giro ederrean. Kantaitan kantu saioari esker, euskarak lekua egin du Altsasuko festetako egitarauan. Kimak eta AEK-k esker hitzak izan dituzte bertan izan ziren guztiendako. Baita laguntzaile izan dituzten Altsasuko Udala, Euskarabidea eta Sakanako Mankomunitatearendako.