Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uda guztia bertan egin eta gero, joan zen astean itxi zituen ateak Gasteizko Artium museoko Txuspo Poyoren erakusketak. Arte Garaikidearen Museoko bisitariek Altsasuko artistaren azken erakusketa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute maiatzaren erdialdetik irailera arte. U.N(iverse) erakusketan bat egin dute bideoak, eskulturak, marrazkiak eta instalazioak. Zinema, arte eta arkitektura modernoaren bidez, Txuspo Poyok hausnarketa egin du askatasunaren, politika gardentasunaren eta demokraziaren mitoen inguruan. U.N.(iverse) erakusketan bat egiten dute errealitateak eta imaginarioak.