Tabernaren azken lana Valladolideko zinemaldian

Guaixe 2010eko irailaren 16a

Datorren astean mustuko dute Helena Tabernaren azken lana, Nagore dokumentala, Valladolideko SEMINCI zinemaldian. Altsasuarrak Nagore Laffageren historia landu du. Jose Diego Illanesek hil zuen Irungo erizain gaztea 2008ko Sanferminetan, Iruñean. Hilketak samina piztu zuen Euskal Herrian eta oihartzun handia izan zuen komunikabideetan. Helena Tabernak gaian sakondu nahi izan du dokumentalaren bidez. Kasu zehatz horretatik abiatuta, emakumeen aurkako indarkeriaren gai unibertsala landu du. Lamia Producciones enpresak ekoitzi du dokumentala.     Altsasuko zinemagileak Valladolideko SEMINCI Nazioarteko Zinemaldiko Tiempo de historia sailean aurkeztuko du dokumentala. Beste bost dokumentalekin lehiatuko da. Zinemaldia hilaren 23tik 30era izanen da.